Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GENIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4398

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 157/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Judizio arruntean, Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 157/13 prozedura arrunta bideratu da, Cladellas, S.A.k eskatuta, Josu Bilbao Etxebarriaren aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

27/14 EPAIA.

Gernika-Lumo, bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita zortzia.

Silvia González Golfe-k, Gernika-Lumoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile denak, ikusi ditu zenbateko bat erreklamatzearen gaineko 157/13 judizio arrunteko autoak; parteak honako hauek zirelarik: demandatzaile gisa Cladellas, S.A. baltzua, epaitegietako Zigor Capalastegui Cristobal prokuradoreak ordezkaturik eta Joaquim Delmonte Anguilo letratuak lagundurik, eta demandatu gisa Josu Bilbao Etxebarría, auzi-ihesean bera.

EPAITZA

Auzi-ihesean den Josu Bilbao Etxebarríaren aurka, Cladellas, S.A. baltzuaren izenean eta ordez epaitegietako Zigor Capalastegui Cristobal prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut demandatua: hogeita bost mila zazpiehun eta hogeita hamahiru euro eta hemeretzi zentimo (25.733,19 euro); 3/04 Legeko berandutza-interesak (lehen seihilekoan % 9,5 eta bigaren seihilekoan % 8), fakturak ematen direnetik ordainketa guztiz egin artekoak, ebazpen hau ematen denetik hara bi puntutan gehitutakoak. Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, lehen auzialdian epaituz, erabaki, agindu eta sinatzen dut. Demandatua auzi-ihesean denez, PZLaren 497. artikuluan xedatutako eran egingo zaio jakinarazpena.

Josu Bilbao Etxebarria demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala