Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4401

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1197/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1197/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Fce Bank Plc Sucursal en España.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo.

Demandatua: Cyrsa Rehabilitacion de Edificios, S.L., Gorka Ros Lastra eta Maria Cristina Queija Fernandez.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-09-17an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Mendoza prokuradoreak –«Fce Bank Plc Sucursal en España» merkataritza-sozietatearen izenean eta ordez, eta Molinos letraduak lagunduta–, aurkeztutako demanda, María Cristina Queija Fernández andrearen aurkakoa –Bajo prokuradoreak ordezkatuta eta Martínez de Guereñu letraduak lagunduta–, bai eta «Cyrsa Rehabilitación de Edificios, S.L.» sozietatearen eta Gorka Ros Lastra jaunaren aurkakoa ere (auzi-iheselariak biak). Judizio arrunterako demanda hori kontratua suntsitzeari, diru-zenbatekoak erreklamatzeari eta eginbeharrei buruzkoa da. Horrenbestez, honako hau erabaki dut:

1.– Suntsituta eta mugaeguneratuta deklaratzen dut alderdiek 2007ko uztailaren 23an izenpetutako finantza-errentamenduko kontratua, Volvo XC70 ibilgailuari buruzkoa (txasis zk: YV1SZ714671277878; matrikula: 5551 FTS).

2.– «Cyrsa Rehabilitación de Edificios, S.L.» sozietatea kondenatzen dut ibilgailu hori itzultzera «Fce Bank Plc Sucursal en España» sozietateari, eta

3.– Solidarioki kondenatzen ditut «Cyrsa Rehabilitación de Edificios, S.L.», Gorka Ros Lastra jauna eta María Cristina Queija Fernández andrea 15.244,53 euro ordaintzera «Fce Bank Plc Sucursal en España» sozietateari.

Zenbateko horrek PZLren 576. artikuluan aurreikusten den legezko interesa sortuko luke, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.

Demandatuei berariaz ezartzen dizkiet kostuak.

Cyrsa Rehabilitación de Edificios, S.L demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala