Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4403

IRAGARKIA, «prentsa, irrati eta telebistako Sailaren publizitate-espazioak planifikatu eta erostea» xede duen administrazio-kontratua gauzatzeko dena (Espedientea: A-011/DEPS2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-011/DEPS2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetu eta biharamunean hasi eta 2015eko abenduaren 31 arte. Tarteko lanen epeei dagokienez ikus pleguak.

e) Luzapena onartzea: bai.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: prezioa, guztira, 190 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 378.512,40 euro + 79.487,60 euro, BEZari dagozkionak. Guztira, 458.000 euro, urteko kopuru hauetan banatuak: 89.256,20 euro + 18.743,80 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 108.000 euro, 2014. urtean gauzatu beharrekoa. Eta 289.256,20 euro + 60.743,80 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 350.000 euro, 2015. urtean gauzatu beharrekoa.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko irailaren 2a.

b) Kontratista: Publicidad Hedatu S.L.U. (Propaga) (IFZ: B-20075024).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hirurogeita hemezortzi mila bostehun eta hamabi euro eta berrogei zentimo (378.512,40), BEZik gabe.

6.– Kontratua gauzatzea.

a) Eguna: 2014ko irailaren 8a.

b) Kontratista: Publicidad Hedatu S.L.U. (Propaga) (IFZ: B-20075024).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 14a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala