Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4407

IRAGARKIA, Gipuzkoako Lurralde ordezkariaren 2014ko abuztuaren 4ko hertsapen-isunaren proposamena, 20-SE-K-2014-11 zehapen-espedientekoa, jakinarazteko dena.

Metales Preciosos del Norte, S.L. (Oro Amara) enpresari aipatu proposamenaren jakinarazpena ohiko moduan egiterik egon ez denez, haren helbide ezagunean hainbat saio egin arren (Felipe IV hiribidea, 7, 20011 Donostia), iragarki hau argitaratzen da.

GAIA

Hertsapen-isunaren proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 41 artikuluarekin bat.

PROPOSATUTAKO ZIGORRA

Metales Preciosos del Norte, S.L. (Oro Amara) enpresari 2.000 euroko isuna ezartzea.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hastia, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea, 10, 3. solairua, Donostia.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuaz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Donostia, 2014ko irailaren 24a.

Lurralde ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.


Azterketa dokumentala