Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4408

IRAGARKIA. Honen bidez, hainbat zehapen-espedienteetan instrukzio-egileak emandako ebazpen proposamenak jakinarazten dira, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeari dagozkionak.

Ebazpen horiek interesdunei jakinarazten ahalegindu arren, ez da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitaratzen da interesdunek horren berri jakin dezaten, zeinek banaka egindako jakinarazpentzat hartuko baitute, ohartarazpen hauek eginda:

Honako iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabost (15) egun balioduneko epea dute, espedientea aztertzeko eta defentsarako egoki iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, baita, hala badagokio, instrukzio-egileari prozeduran erabili nahi diren frogabideak proposatzeko ere. Espedientea eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Halaber, espediente horren edukira sarbidea izango dute Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan, espedientea aztertu eta bertan bildutako agirien kopiak eskuratzeko.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 29a.

Instrukzio-egilea,

JAVIER BERROJALBIZ GARATE.


Azterketa dokumentala