Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4410

EDIKTUA, 2014ko irailaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Etxegintza Lupategi, S.L.» enpresari 14.0106.48.01.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, José Javier Losantos Omarrek, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak, hau jakinarazten dut:

Jakinarazten dut: I482014000011393 zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta Etxegintza Lupategi, S.L. (IFK: B-95316592) enpresari irekitako 14.0106.48.01.01.03 espedientea amaitu da, eta ebazpen hau eman da: aipatu arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiesten da, eta, ondorioz, aipatutako enpresari sei mila berrehun eta berrogeita hamaika (6.251) euroko zehapena ezartzen zaio, hain zuzen ere, Lan Arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 50.4 artikuluaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen lege horren testu bategina).

Ahaleginak egin diren arren, jasota daukagun azken helbidean ezin izan zaio ebazpena jakinarazi Etxegintza Lupategi, S.L. enpresari (Ander Deuna 11, behea, 48370 Bermeo, Bizkaia). Beraz, jakinarazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan egiten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordeari, tokian tokiko lurralde-ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

Aipatu enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4814006700239.

– Identifikazioa: 231114.

– Zenbatekoa: 6.251 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzeari buruzkoa).

Aipatu enpresarentzako jakinarazpen balio dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan aurreikusitako eran argitarazten da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala