Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4414

JAKINARAZPENAK, premiamendu-probidentzia batzuenak, egiteko daudenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 109. artikuluari eta hurrengoei dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazteko, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Hori dela eta, iragarki honen bidez agerian jartzen dira jakinarazi gabe dauden egintzak, eta interesdunak eta prozedura jarraian zehaztu dira.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Ondoren adieraztu dira bulegoen helbideak, eta hauxe izango da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, bertaratzeko epea amaitu eta biharamunetik aurrera premiamendu-probidentzia, eranskinean zehaztutako balioan, jakinarazitakotzat joko da, lege-ondorio guztietarako.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritzarik ematekotan, kasuan kasu,Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 25a.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,

ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala