199. zk., 2014ko urriaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4419
IRAGARKIA, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Trenbide Zaintza arloko PF/926/2013/ET espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak ebazpena eman zuen 2014ko uztailaren 24an, Ricardo Arrese-Igor Dominguez jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezezten zuena.
Ezin izan zaionez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, ebazpena jakinarazi eta biharamunean hasitako bi hilabeteko epean.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 6a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.