Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4423

EBAZPENA, 2014ko irailaren 24koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2014ko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak diruz laguntzeko deialdia egin zen.

Ebazpen horren 10. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak diru-laguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean ageri diren erakundeei diru-laguntza ukatzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak garatzeko laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei eta han zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Lehendakaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bitartez aldatu zen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 24a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala