Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4425

AGINDUA, 2014ko urriaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, EB2-0763/12-EP-000 espediente-zenbakia duen sustapeneko 63 etxebizitza sozialak (Bilboko Bolueta auzoan daude) esleipen-prozedura orokorretik kanpo uzteko dena.

GERTAKARIAK

1.– 2006ko maiatzaren 18an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Bilboko Udalak, «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A.»k (aurrerantzean Visesa esango diogu) eta «Orubide, S.A.»k (aurrerantzean Orubide esango diogu), Bilboko Bolueta auzoan, AR-421 eremuan, etxebizitza babestua sustatzeko politika gauzatu ahal izateko asmoz. 2012ko uztailaren 6an, berriz, Bilboko Udalak eta Visesak beste lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, aurreko akordioa gauzatu ahal izateko.

2.– Partzelak lagatzearen eta jasotako hirigintza-aprobetxamenduen kontraprestazio gisa, Bilboko Udalari 37 etxebizitza eta haien eranskinak eskualdatzeko konpromisoa hartu zuen Visesak (etxebizitza horiek etxebizitza sozial gisa eraiki ziren).

Aipatutako 37 etxebizitzak Boluetan daude, 63 etxebizitza sozialez osatutako bizitzeko eraikin batean, hain zuzen ere Boluetako 27 zenbakiko egikaritze-unitatearen birpartzelazio-proiektuko RE-1etik 2rako eraikinean.

3.– Sinatutako lankidetza-hitzarmenetan Bilboko Udalak erosteko lehentasuna duela aurreikusita dagoenez, Bilboko Udalak, aukera hori baliatuz, Visesarekin konpromisoa hartu zuen bizitzeko eraikin horretako 8 etxebizitza erosteko eta erosketa «Bilboko Udal Etxebizitzak» Tokiko Erakunde Autonomiadunaren bidez egiteko.

4.– Ondorioz, eta alderdiek sinatutako lankidetza-hitzarmenak betez, bizitzeko eraikineko 63 etxebizitza sozialetatik 45 (37+8) Bilboko Udalari emango zaizkio. Bestalde, Boluetako 421 area egikaritzearen ondorioz zenbait etxebizitza eraitsi behar izan ziren, eta, hori dela-eta, Boluetako 27 zenbakiko egikaritze-unitatea kudeatzen duen hitzarmen-batzarrak hitzeman zuen aipatutako bizitzeko eraikineko etxebizitzak emango zirela haien ordez, jabetza-erregimenean. Bada, bizitzeko eraikineko gainontzeko 18 etxebizitzak, 63 etxebizitzetara iritsi artekoak, erabiliko dira horretarako.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari dagokio agindu hau ematea, hala ezartzen baitu Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluak (aurrerantzean, 39/2008 Dekretua deituko diogu dekretu horri).

2.– Artikulu horrek aurreikusten du esleitzeko prozeduretatik kanpo utzi ahal izango direla etxebizitza-premia espezifikoa asebetetzera zuzendutako babes ofizialeko etxebizitzak.

Gertakarien azalpenean adierazi den bezala, Bilboko Udalak, Orubidek eta Visesak sinatutako lankidetza-hitzarmenei jarraituz, Visesak, 2006ko maiatzaren 18an eta 2012ko uztailaren 6an, konpromisoa hartu zuen Bilboko Udalari erregimen sozialeko 37 etxebizitza eta haien eranskinak eskualdatzeko. Etxebizitza horiek Boluetan daude, 63 etxebizitza sozialez osatutako bizitzeko eraikin batean, hain zuzen ere Boluetako 27 zenbakiko egikaritze-unitatearen birpartzelazio-proiektuko RE-1etik 2rako eraikinean. Bilboko Udalak, lehentasunez erosteko aukera baliatuz (alderdiek sinatutako akordioek ematen diote aukera hori), konpromisoa hartu du bizitzeko eraikin horretako beste 8 etxebizitza erosteko.

Boluetako 421 area egikaritzeko, zenbait etxebizitza eraitsi behar izan ziren, eta, hori dela-eta, Boluetako 27 zenbakiko egikaritze-unitatea kudeatzen duen hitzarmen-batzarrak hitzeman zuen aipatutako bizitzeko eraikineko etxebizitzak emango zirela haien ordez, jabetza-erregimenean. Bada, bizitzeko eraikineko gainontzeko 18 etxebizitzak erabiliko dira horretarako.

Horiek horrela, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Esleipen-prozedura orokorretik kanpo uztea EB2-0763/12-EP-00 espediente-zenbakia duen sustapeneko bizitzeko eraikineko 63 etxebizitza sozialak (Bilboko Bolueta auzoan daude).

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 10a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala