Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2014ko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4430

EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 632/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 632/13 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Aitor Martinez Rochak eskatuta, Cristina Martin Garciaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

77/14 EPAIA

Epailea: Amaia del Cid Madariaga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Aitor Martinez Rocha.

Abokatua: Domingo Gabriel Pascual Martin.

Prokuradorea: Juan Fernando Setien Garcia.

Alderdi demandatua: Cristina Martin Garcia.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Juan Fernando Setién García prokuradoreak, Aitor Martínez Rocharen izenean eta ordez jarritako demanda, auzi-ihesean den María Cristina Martín Garcíaren aurka; horrenbestez, demandatzaileari 4.200 euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Zenbateko horrek, batetik, legezko interesa sortuko du, 2011ko irailaren 21etik ebazpen honen egunera arte, eta, bestetik, legezko interesa bi puntuz gehituta, egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita zortzian.

Eta Cristina Martin Garcia demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko ekainaren bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala