Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2014ko urriaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
4448

AGINDUA, 2014ko urriaren 15ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura Agindua bigarrenez aldatzen duena.

Ertzaintzan indarrean dagoen egitura Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren bidez onartu zen (EHAA, 233. zk, 2013ko abenduaren 9koa, astelehena). Lehenengo aldaketa 2014ko martxoaren 10eko Aginduaren bidez egin zitzaion (EHAA, 52. zk, 2014ko martxoaren 17koa, astelehena).

Aipatutako aginduetan azaldutako berregituraketaren premisak kontuan izanik, Ertzaintzaren eta zerbitzatzen duen gizartearen arteko hurbilketan sakontzeko asmoz, egokia da ertzain-etxe batzuen lurralde-eremua partzialki berriro formulatzea.

Eremuen berrantolaketa honek bakarrik ukitzen ditu Vitoria-Gasteizko, Laudioko, Galdakaoko eta Guardiako egungo ertzain-etxeak eta; halaber, Urola-Kosta eskualdeko eremua bateratzen du, Azkoitiko eta Zarauzko zentroen menpean baitago.

Arabaren kasuan Ertzaintzaren eremuen berrantolaketaren bidez segurtasunaren kudeaketa hobetu nahi da Arabako lurraldeko ingurune geografikoaren berezitasunak aintzat hartuz, era horretan erakundeekiko eta landa-biztanleekiko hurbiltasuna eta zuzeneko harremana hobetzeko. Horretarako, Laudioko ertzain-etxeak Arakaldori eta Arrankudiagari, bi herriok Laudiotik gertu baitaude, zerbitzua emango die eta Gaubeako aldea utziko du Vitoria-Gasteizko ertzain-etxearen eremuan sartuko delako. Beste alde batetik, Arabako Mendialdeko Arraia-Maeztu, Kanpezu eta Haranako udalerriak Guardiako eremuaren menpe geratuko dira.

Horrez gain, Urola-Kosta proiektuan jorratutako kudeaketa partekatuaren egoera finkatu egingo da Azkoitiko eta Zarauzko lantokien baterako lurralde-eremua indartuz. Bi zentro horiek eskualde-eremu handiago batean daude sartuta, baterako eremu batean jardutean kudeaketa partekatuaren proiektuak dituen emaitza positiboak direla eta.

Beraz, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 107.2 artikuluan aurreikusitako eskumenaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Aldatu egiten da Ertzain-etxeak izeneko VII. Paragrafoaren 2. puntua, Ertzaintzaren egitura onartzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren eranskinarena, eta honela geratzen da idatzita:

«2.– Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoa harturik, ertzain-etxe hauek egongo dira eta beren eremuek barne hartuko dituzte kasu bakoitzean zerrendatuko diren herriak:

1) Araban.

– Guardiako ertzain-etxea: Arraia-Maeztu, Mañueta, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Elciego, Bilar, Kripan, Bastida, Lagran, Laguardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oyón-Oion, Peñacerrada-Urizaharra, Samaniego, Harana, Eskuernaga, Iekora eta Zambrana.

– Laudioko ertzain-etxea: Amurrio, Arakaldo, Arrankudiaga, Artziniega, Aiara, Laudio, Okondo, Urduña eta Orozko.

– Vitoria-Gasteizko ertzain-etxea. Alegría-Dulantzi, Armiñón, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Kuartango, Burgelu, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Lantarón, Legutio, Erriberagoitia, Erribera Beitia, Gesaltza-Añana, Agurain, Donemiliaga, Urkabustaiz, Gaubea, Vitoria-Gasteiz, Zalduondo, Zigoitia eta Zuia.

2) Bizkaian:

– Balmasedako ertzain-etxea. Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Karrantza Harana, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Sopuerta, Trucios-Turtzioz eta Zalla.

– Basauriko ertzain-etxea. Basauri eta Etxebarri.

– Bilboko ertzain-etxea. Bilbao.

– Durangoko ertzain-etxea. Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Dima, Durango, Elorrio, Garai, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mañaria, Otxandio, Ubide, Zaldibar eta Zeanuri.

– Erandioko ertzain-etxea: Derio, Erandio, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio.

– Galdakaoko ertzain-etxea: Arrigorriaga, Galdakao, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio.

– Gernika-Lumoko ertzain-etxea. Ajangiz, Arratzu, Arrieta, Bakio, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Laukiz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mendata, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.

– Getxoko ertzain-etxea. Barrika, Berango, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopela eta Urduliz.

– Muskizko ertzain-etxea. Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena.

– Ondarroako ertzain-etxea. Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz eta Ondarroa.

– Sestaoko ertzain-etxea. Barakaldo, Sestao eta Valle de Trápaga-Trapagaran.

3) Gipuzkoan:

– Beasaingo ertzain-etxea. Abaltzisketa, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Ikaztegieta, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain.

– Bergarako ertzain-etxea. Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga, Oñati eta Soraluze-Placencia de las Armas.

– Donostiako ertzain-etxea. Donostia.

– Eibarko ertzain-etxea. Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro eta Mutriku.

– Hernaniko ertzain-etxea. Aduna, Alkiza, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Villabona eta Zizurkil.

– Irungo ertzain-etxea. Hondarribia eta Irun.

– Errenteriako ertzain-etxea. Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria.

– Tolosako ertzain-etxea. Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa eta Tolosa.

– Urola-Kostako ertzain-etxea (bi lantoki ditu: bata Azkoitian eta bestea Zarautzen): Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Getaria, Errezil, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.

– Zumarragako ertzain-etxea. Ezkio-Itxaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga.»

Bigarren artikulua.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Errekurtsoak: agindu honek administrazio-bidea amaitzen duen arren, haren kontra hilabeteko epean aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari edo, bi hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Bi kasuetan errekurtsoak jartzeko epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 15a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala