Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2014ko urriaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4450

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 59/14 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 59/14 prozedura bideratu da, I. L. O.k eskatuta, Calin Motricala Motricala-ren aurka (auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa). Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honako hauek baitira:

506/14 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko irailaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: I. L. O.

Abokatua: Amalia Fernandez Rincon.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Alderdi demandatua: Calin Motricala Motricala.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut I. L. O.k aurkeztutako demanda, Calín Motricala Motricala jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, alderdien artean dagoen ezkontza-lotura dibortzioz desegina dela erabaki dut, erabaki horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Ez da ezarriko auzi-jartzailearen aldeko konpentsazio-pentsiorik.

Ebazpen hau irmoa denean, jakinarazi bekio ofizioz ezkontza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilari, orri-bazterreko oharra egin dadin. Ez da berariaz erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Calin Motricala Motricala demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala