Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2014ko urriaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4454

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 107/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 107/14 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Segurma, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatuak: Jose Luis Lopez Freijomil eta Bar Caribe.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-09-10ean, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Segurma, S.A.k formalki aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Jose Luis Lopez Freijomilen aurkakoa (Bar Caribe). Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut kontratuaren baldintzak betetzera, zehazki, mugaeguneratutako hileroko guztiak ordaintzera (2011ko irailetik 2014ko martxora), hau da, 899 euro, eta hitzartutako hileroko kuota ordaintzen jarraitzera (29 euro BEZik gabe) indarraldia amaitu arte (2014ko uztaila). Auzialdi honetan sortutako kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen zaizkio, berariaz.

Jose Luis Lopez Freijomil demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko irailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala