Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2014ko urriaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4455

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 63/214 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 63/14 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Getxoko Aldapas kalea 1eko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: José Miguel Martín Rodríguez.

Prokuradorea: Javier Cangas Sorolla.

Demandatua: Antonio Recio Perez eta Emiliana Fernandez De Mera Camacho.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014ko irailaren 24an, eta epaitzak honako hau dio:

EPAITZA

Baietsi egiten da Cangas prokuradoreak Getxoko Aldapas kalea 1eko jabekideen erkidegoaren izenean eta ordekaritzan aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Antonio Recio Pérez eta Emiliana Fernández de Mera Camacho kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki 2.797,60 euro ordaintzera, gehi demanda aurkeztu zenetiko legezko interesak, hargatik eragotzi gabe Epaia eman zenetik Prozedura Zibilaren 576. artikuluan legez xedatutakoak; auzialdi honetan sortutako prozesuko kostuak ere demandatuek ordaindu beharko dituzte.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Antonio Recio Perez eta Emiliana Fernandez De Mera Camacho demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko irailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala