Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2014ko urriaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4456

EDIKTUA, baldintzapeko askatasuna ezeztatzeko bideratutako 6845/14 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik,

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, 6845/14 espedientea bideratu da, Basauriko espetxeko preso izandako Harold Ferney Cordoba Ordoñezi baldintzapeko askatasuna ezeztatzekoa. Presoa Kolonbian jaio zen, 1966-07-30ean (NAN zk.: X4355068H), Jorge Enrique eta Olga Elisabeten semea da, eta Bilbon izan zuen azken helbidea (Masustegi estrata 5-9.B). Egun, ez dakigu non dagoen. Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2014-09-24an, eta honako hau diote xedapenek: «Ondoko kausan, Harold Ferney Cordoba presoari emandako baldintzapeko askatasuna baliogabetzea:

– Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 107-10 erroilua (6. sekzioa) eta

– Logroñoko Probintzia Auzitegiko 22-11 erroilua (1. sekzioa), 2014ko abuztuaren 15eko ondorioekin, berriz kartzelan sartu behar da».

Harold Ferney Cordoba Ordoñez baldintzapean askatuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko irailaren 24an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunetan.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala