Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2014ko urriaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4461

IRAGARKIA, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak dokumentu-errekerimenduak jakinarazteari buruzkoa.

Posta-zerbitzuak ezin izan ditu jakinarazi, eranskinean adierazitako espedienteei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako Lanerako laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuko 18. artikuluan ezarritakoa betetzera bideratutako dokumentazio-errekerimenduak (III. kapituluaren –Plantillak berritzeko laguntzak– I. Sekzioaren –Txanda-kontraturako laguntzak–). Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, eta ohar hauek egiten dira:

1.– Hamar (10) egun baliodun dituzu, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, honako dokumentu hauek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1 - 01009 Vitoria-Gasteiz) aurkezteko. Dokumentuak zuzenean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bidez aurkez ditzakezu:

– Langilearen aldi baterako lan-kontratua kontratu mugagabe bihurtu izanaren kopia eta horren berri Enplegu Zerbitzu Publikoari eman izanarena (kontratua hasieratik mugagabea izango zela hitzartu bazen, agiri hori ez da aurkeztu behar).

– Kontratatutako langilearen soldata-agiri hauen kopiak: txanda-kontratua egin zen hilabeteari dagokiona eta txanda-kontratua kontratu mugagabe bihurtu zen hilabeteari dagokiona. Kontratua hasieratik izaera mugagabez itundu bazen edota hasieran iraupen jakinekoa izanik ere, sei hilabete baino lehen mugagabe bihurtu bazen, txanda-kontratua egin zen hilabeteari eta seigarren hilabeteari dagozkion nominen kopiak aurkeztu behar dira.

– Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 kotizazio-orri guztien kopiak: langilearen txanda-kontratua egin zen hilabeteari dagozkionak, hirugarren urteari dagozkionak eta txanda-kontratua kontratu mugagabe bihurtu zen hilabeteari dagozkionak. Kontratua hasieratik izaera mugagabez itundu bazen edota hasieran iraupen jakinekoa izanik ere, sei hilabete baino lehen mugagabe bihurtu bazen, txanda-kontratua egin zen hilabeteari eta seigarren hilabeteari dagozkion Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 kotizazio-orri guztien kopiak aurkeztu behar dira. Langileen guztizko kopurua 25etik gorakoa izanez gero, hilabete horietako plantilla finkoaren kopuruari buruzko enpresa-ziurtagiria aurkez daiteke Gizarte Segurantzako kotizazio-orri guztien ordez.

– Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatuko duten erakunde horien ziurtagiriak eguneratuak eta bina ale.

2.– Errekerimendu hori betetzen ez badute, izapide horretarako eskubidea galdutzat eman dakieke interesdunei, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikulua betez. Era berean, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko da, dekretu Arautzailearen 65. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala