Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2014ko urriaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4471

IRAGARKIA, 2014-495 zenbakiko espedientean egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Espediente hori interesdunak eskatuta ireki da, eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2014ko abuztuaren 26ko idazkiaren bidez, David Fernández Martínez De La Hidalga jaunari berak egindako eskaera bideratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zitzaion.

Errekerimendu hori ezin izan denez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Eta, gainera, honako ohartarazpen hau egiten zaio:

1.– Interesdunak Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe Bidea 18. Erandio-Bizkaia) joan daiteke jakinarazpena jasotzera, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Izan ere, jakinarazpen horretan zehazten da zer agiri aurkeztu behar duen.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.

Erandio, 2014ko urriaren 13a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala