Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4491

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1165/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko epaitegia.

judizioa: Proz.arrunta 1165/13.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Alvaro Vidal-Abarca del Campo.

Prokuradorea: Iratxe Damborenea Agorria.

Demandatua: Mendibitarte, S.L.U., Comercial Alberdi, S.A. eta Idapi, S.A.

Gaia: diru-kopurua erreklamatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman zen, 2014-09-01ean. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

Guztiz baiesten dut Iratxe Damborenea Agorria prokuradoreak, Banco Santander, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Idapi, S.A., Comercial Alberdi, S.A. eta Mendibitarte, S.L.U.ren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Idapi, S.A., Comercial Alberdi, S.A., eta Mendibitarte, S.L.U. kondenatzen ditut modu solidarioan 231.191,65 euro eta interesak ordaintzera –ebazpen honen laugarren zuzenbide-oinarriari jarraituz–, baita prozesuko kostuak ordaintzera ere.

Mendibitarte, S.L.U., Comercial Alberdi, S.A. eta Idapi, S.A. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikulua.).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala