Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2014ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4492

EDIKTUA, desahuziorako 565/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala - Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 565/14, desahuzioa egiteko hitzezkoa.

Demandatzailea: Maria Paz Apaolaza Landa.

Abokatua: Blanca Garrido Courel.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Demandatua: Martin Arana Mendinueta.

Gaia: desahuzioa.

Judizio horren gainean epaia eman zen 2014-10-02an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Jesús María de las Heras Miguel prokuradoreak Paz Apaolaza Landaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Martin Arana Mendinuetaren aurkakoa. Horrenbestez, Paz Apaolaza Landak eta Martín Arana Mendinuetak sinatutako errentamendu-kontratua desegintzat jotzen dut (Barrenkale Berria 5-3., Vitoria-Gasteiz) Demandatua kondenatzen dut:

1.– Deklarazio hori onartu eta betetzera.

2.– Auzi-jartzaileari ondokoa ordaintzera: 1.000 euro eta legezko interesak, eta etxebizitza guztiz utzi arte sortutako errentak eta gastuak.

3.– Sortutako kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0011 0000 22 0565 14. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gainera, kondenatuak apelazio-errekurtsoa aurkezteko, egiaztatu beharko du kondena-epaiaren zenbateko likidoa ordainduta edo zainpean jarrita duela (PZLegearen 449.4 artikulua). Kontsignazio hori elkarren bermerako abalaren bidez egin ahal izango da, PZL-ko 449. artikuluaren 5. atalean ezarritako eran.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Martin Arana Mendinueta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala