Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2014ko urriaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4507

2014/198 DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbatetan aldatu izan da eta, aldaketa horietariko bat ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eskutik heldu zen; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak aldatu zituen, analisi funtzionalen prozeduraren ondorioz; eta, halaber, besteak beste, uztailaren 17ko 117/2007 Dekretuak aldatu zuen, 105/2007 Dekretuaren I. eranskineko hutsak zuzentzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 545/2010 apelazio-errekurtsoan 2012ko ekainaren 1ean emandako 362/2012 epaiaren bitartez, zati batean baliogabetzen da uztailaren 17ko 117/2007 Dekretua, Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikariaren 510180 kodeko funtzionarioaren lanpostuan jarduteko titulu eskakizunei dagokienez. Apelazio-errekurtso hori Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2. zenbakiko Epaitegiak 2010eko otsailaren 2an emandako epaiaren aurka aurkeztu zen, epai horren bidez ezesten baitzen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko urtarrilaren 16ko ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Ebazpen horrek hautaketa-prozesu baterako deialdia egiten zuen, lan-arriskuen prebentziorako teknikarien lan-poltsa sortzeko, aldi baterako beharrizanak betetzeko.

Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Epai hori behar bezala betearazteak berekin dakar lanpostuen zerrenda aldatzea, horretarako xedatutako prozeduraren arabera. Bestalde, aldaketa horren eragina, 2007ko uztailaren 1era, zati batean baliogabetutako dekretuaren egunera atzeratzen da, epai hori berori betearazteko.

Horren ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenaz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Zentro organiko batzuetako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea; zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren I. eranskineko hutsak zuzentzen dituen uztailaren 17ko 117/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2007ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala