Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2014ko urriaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4509

EBAZPENA, 2014ko abuztuaren 6koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena, Brasil Argentina Export Import Asociados, S.L. enpresari Prointer Programaren barruan (nazioartekotze-programa) emandako diru-laguntza likidatzen duena.

Prointer Programaren barruan, Brasil Argentina Export Import Asociados, S.L.ren izenean eta haren ordezkari gisa Iñigo Ramos Unceta Barrenechea jaunak eskatuta bideratu den espedientea ikusi da.

AURREKARIAK

Nazioartekotzeko zuzendariaren 2013ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, Brasil Argentina Export Import Asociados, S.L.ri 1.328,44 euro-ko diru-laguntza eman zitzaion, kanpoan sustatzeko eta ezartzeko ekintzei laguntzeko Prointer Programaren babesean (2013ko deialdia).

Diru-laguntza emango zitzaiela jakinarazi eta berehala ordaindu zen diru-laguntzaren % 25, eta gainerako % 75, berriz, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren ordainduko da.

Brasil Argentina Export Import Asociados, S.L.k epearen barruan aurkeztu du dokumentazioa. Dokumentazio horren bidez, 48.750,56 euro-ko gastua justifikatzen du, Prointer programan onartutako ekintzak egiteagatik.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu da teknikoki, Prointer programa arautzen duen aginduaren 23. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Eta hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DU:

Prointer Programa garatzen duen 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren 23. artikuluan emandako ahalmenak baliatuz, 508,96 euro ordaintzea Brasil Argentina Export Import Asociados, S.L.ri. Prointer Programaren kargura emandako laguntzaren 2. ordainketari dagokio kopuru hori.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 6a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.


Azterketa dokumentala