Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2014ko urriaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4515

EDIKTUA, kontratu partikularrei buruzko 654/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Asesoría de Fincas Bellido, S.L.k eskatuta, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 654/13 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da Ricardo Vargas Potes jaunaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

170/14 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko irailaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Asesoría de Fincas Bellido, S.L.

Abokatua: Jorge Montero Bellido.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Ricardo Vargas Potes, auzi-ihesean dena.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Asesoría De Fincas Bellido, S.L.k auzi-ihesean den Ricardo Vargas Potes jaunaren aurka jarritako demanda. Ondorioz, auzi-jartzaileari 1.891,96 euro eta kopuru horrek 2013ko maiatzaren 13tik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenak, guzti horren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren hogeita hiruan.

Eta Ricardo Vargas Potes demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala