Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2014ko urriaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4516

EDIKTUA, 308/14 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Olga Rodriguez Caminok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak.

Fede ematen dut:

308/14 falta-judizioan, 2014-07-10ean epaia eman duela epaitegi honetako magistratuak, Gonzalo Martin Vazquezek. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza:

Eibar, 2014ko uztailaren 10a.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakiko Epaitegiko epaile titularra den Gonzalo Martin Vazquezek, 308/14 falta-judizioaren autoak ikusi ditu. Auto horiek Maria Aranzazu Canton Vegaren aurka bideratu dira, pertsonen aurkako ustezko falta bat dela eta (Zigor Kodearen 618.2. artikulua). Salatzailea Roberto Rodriguez Cid da eta, herri-ekintzaren jardunean, Fiskaltzak hartu du parte.

Kondenatu egiten dut Maria Aranzazu Canton Vega, Zigor Kodearen 618.2. artikuluan xedatutako pertsonen aurkako falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, eta zigor hau jartzen diot: 20 egunetan, eguneko 3 euroko isuna ordaintzera. Demandatuak erantzukizun pertsonal subsidiario hau izango du: ordaintzen ez dituen bi kuotako, askatasunik gabeko egun bat ezarriko zaio, baita prozedura honetan sortutako kostuak ordaindu beharra ere.

Maria Aranzazu Canton Vega (NAN/IFZ: 15387950F) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean; errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko du.

Organo honetako bulegoan bertaratuz gero, ebazpenaren eduki osoaren berri izan dezake.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko urriaren seian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala