Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2014ko urriaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4517

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 46/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: DVC MHC 46/14.

Demandatzailea: Irene Recalde Aguilar.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Demandatua: Panfilo Franco Vera.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

336/14 epaia, 2014-07-30ekoa, MHC 46/14 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Irene Recalde Aguilarrek eskatuta, Panfilo Franco Veraren aurka.

Panfilo Franco Vera demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala