Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2014ko urriaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4523

IRAGARKIA, Mutrikuko kanpo-dikerako eta haren arkugainerarako bidearen urbanizazioa konpontzeko obraren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 03/2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 03/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Mutrikuko kanpo-dikerako eta haren arkugainerarako bidearen urbanizazioa konpontzeko obra.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Mutriku (Gipuzkoa).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabeko prozedura negoziatua.

c) Esleitzeko modua: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogeita hemezortzi mila zazpiehun eta laurogeita hamahiru euro eta hirurogeita sei zentimo (198.793,66), eta berrogeita bat mila zazpiehun eta berrogeita sei euro eta hirurogeita zazpi zentimo (41.746,67), BEZarenak; beraz, guztira, berrehun eta berrogei mila bostehun eta berrogei euro eta hogeita hamahiru zentimo (240.540,33).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko irailaren 25a.

b) Esleipenduna: Campezo obras y servicios, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta berrogeita hamar mila zortziehun eta hamabost euro eta laurogeita zazpi zentimo (150.815,87), eta hogeita hamaika mila seiehun eta hirurogeita hamaika euro eta hogeita hamahiru zentimo (31.671,33), BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta laurogeita bi mila laurehun eta laurogeita zazpi euro eta hogei zentimo (182.487,20).

6.– Formalizazioa:

a) Eguna: 2014ko urriaren 7a.

b) Kontratista: Campezo obras y servicios, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala