Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4613

EBAZPENA, 2014ko urriaren 17koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXVII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) eta Donostiako XXXVIII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitu zitzaion pertsona batek uko egin diola argitara emateko dena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXVII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) eta Donostiako XXXVIII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitu zen (EHAA, 174 zk., 2014ko irailaren 15ekoa).

Bilboko XXXVII. Hirigintza Ikastaroko ikaslea izan zen Aintzane Del Rio Pereda arkitektoari praktikaldia Ortuellako udalean egiteko aukera eman zitzaion.

Aintzane Del Rio Peredak idazki bat aurkeztu du, non esaten duen praktikaldiari uko egiten diola lan-arrazoiak direla medio, 2014ko urriaren 16tik aurrera.

Hortaz, bada, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aintzane Del Rio Peredak aurkeztu duen ukoa onartzea, Ortuellako udalean egiten ari zen erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldiari dagokionean.

Bigarrena.– Ortuellako Udalari ukoaren berri ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 17a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala