Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4615

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 8koa, Industriako sailburuordearena, enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa bat garatzen duen irailaren 24ko 416/2013 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2013. urteko onuradunen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Diru-laguntzen jardueran nagusitu behar den publikotasun-printzipioa betetze aldera, enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa bat garatzen duen 416/2013 Dekretuak xedatzen du, horri dagokionez, 2013. urterako, laguntzak emateko ebazpenak interesdun bakoitzari modu indibidualizatuan jakinarazteko betebeharra alde batera utzi gabe, esleipendunen zerrenda argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hala, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Argitara ematen da 2013ko ekitaldian irailaren 24ko 416/2013 Dekretuko laguntzen onuradun izan diren eskatzaileen zerrenda. Dekretu horrek enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa bat garatzen du. Zerrenda hori Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Sailaren Industriako sailburuordeak, bere eskumenez baliatuz, emandako ebazpenen araberakoa da, eranskinean jasotzen denez.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 8a.

Industriako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala