Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4624

EBAZPENA, 2014ko urriaren 17koa, Osasuneko sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta diru-laguntzak emateko dena.

Osasuneko sailburuak 2014ko uztailaren 8an emandako Aginduaren bidez (2014ko uztailaren 15eko EHAA), osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko deia egin zen.

Agindu horren 13. artikuluan xedatzen denez, bekak eta laguntzak eskuratzeko eskabideak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, EHAAn argitaratutako ebazpen baten bitartez, betiere, Osasuneko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu da aintzat, eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak I. eranskinean agertzen diren pertsonei ematea, eta bertan zehaztutako kopuruak.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren pertsonei aurkeztutako eskabideak ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein legezko egintza ere balia dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 17a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala