Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4629

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gaineko 226/14 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduraren gainean autoa eman da. Idazpuruak eta xedapenek hau diote, hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urriaren bata.

XEDAPEN-ZATIA

1.– Prozedura honetan 2014ko uztailaren 15ean emandako epaia argitzea erabaki da, honelaxe hain zuzen. «XXXXX eta XXXXX adingabeak aitarekin lurralde nazionaletik irtetea debekatzen da, salbu eta bi gurasoek akordioa lortzen badute».

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua:

auto honen aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Edgar Gilberto Thomas non dagoen ez dakigunez, ediktu hau ematen dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 6a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala