Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4630

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1086/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 1086/13 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Khadijetou Mint Abdel Hady.

Abokatua: Sasiain Martinez Jose Manuel.

Prokuradorea: Ana Bregel Orella.

Demandatua: Dah Mohamed Maouloud.

Gaia: dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2014-10-06an, eta hau da epaitza:

463/14 EPAIA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao.

Data: 2014ko urriaren 6a.

Demandatzailea: Khadijetou Mint Abdel Hady.

Abokatua: Manuel Sasiain Martínez.

Prokuradorea: Ana Bregel Orella.

Demandatuak: Dah Mohamed Maouloud.

Fiskaltza.

Judizioaren gaia: seme-alabentzako neurriak.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Ana Bregel Orella prokuradoreak Khadijetou Mint Abdel Hady-ren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, auzi-ihesean den Dah Mohamed Maoulou-ren aurkakoa. Beraz, ez dira hartuko demandan proposatutako neurriak, eta alderdi auzi-jartzaileari ezarriko zaizkio prozedura hau izapidetzerakoan sortutako kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, bere aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Izenpea,

Dah Mohamed Maoulou demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala