Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4633

EDIKTUA, 917/13 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nora Albizua De Castro, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek,

Fede ematen dut:

917/13 falta-judizioan, 2014-07-11n epaia eman duela Covadonga Medina Colunga epaitegi honetako epaileak.

Unai Salcedo De Diego jauna (NAN zenbakia: 16063734M) lokalizatu ez dugunez, honen bidez jakinarazten zaio, eta ezagutzera ematen, aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urriaren zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala