Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4634

EDIKTUA, 566/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, zorra aitortzeari buruzko 566/09 prozedura bideratu da, Banco Santander, S.A.k eskatuta, Ioan Botizen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

47/10 EPAIA

Epailea: Beatriz Fernandez Barrera.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Bi mila eta hamarreko martxoaren hamazazpia.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 0030 3435 1000 0000 0000, eta kontzeptua: 1865 0000 04 056609. Diru-sarreraren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta Ioan Botiz demandatuari behar bezala jakinarazteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko urriaren zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala