Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4635

EDIKTUA, finkaren edukiera handiagoari buruz bideratutako 681/14 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratua.

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan 681/14 jabari-espedientea bideratzen ari da (jab.esp.sob.eduk.), Maria Idoya Busteros Frias, Pedro Ignacio Cacho Mardaras, Maria Teresa Herrero Bravo eta Jose Maria Rosado Gutierrez-ek eskatuta, finka hauek inmatrikulatzeko:

Hiri-lurrekoa. Mendiolako jurisdikzioan lursaila (Larrime kalea), hirurehun eta laurogeita hamasei metro koadro dituena. Mugak: iparraldean, Magin Hermosaren etxea; Hegoaldean, mendirako bidea; Ekialdean, Ascarberako bidea; eta Mendebaldean, Basabe anaien etxaldea. Lursail horren barruan daude honako eraikuntza hauek: Larrime kaleko 10. zenbakiaz seinalatutako etxe bat, ehun eta hogeita hamabi metro koadro dituena, eta txabola edo borda bi itxiak. Katastroko erreferentzia: 59-3003-2806-15-1-1 eta 2,59-3003-2805-15-2-1 eta 89-3003-2806-15-3-1.

Vitoria-Gasteizko 5 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 140 folioa, 3799 liburukia, 243 liburua.

Gaurko probidentzia batez erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako hamar eguneko epean, espedientean agertzeko aukera izan dezaten eta euren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Erregistroko titular direnez eta katastratzeko euren izena erabili denez, honako hauei egiten zaie dei: Maria Idoya Busteros Frias, Pedro Ignacio Cacho Mardaras, Maria Teresa Herrero Bravo eta Jose Maria Rosado Gutierrez-i; eta finka mugakideen jabe direnez, honako hauei: Maite Gutierrez Azpillaga, Jon Zabala Gastañares, Iñigo Unamuno López, Joseune Inchaurza Mendigures, Javier Gónzalez de Matauco Basabe eta Javier González de Matauco Basaba-ri; guztiak ere, aipatu epearen barruan, espedientean agertu ahal daitezen eta euren eskubideen aldeko alegazioak egin ahal ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 19a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala