Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4636

IRAGARKIA, EAEko etxebizitzen sustapen publikoetan segurtasuna eta kontserbazioa zaintzeko zerbitzua (2015eko ekitaldia) kontratatzeko dena (Espedientea: A-024/DEPS2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-024/DEPS2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: EAEko lurralde historikoetako gizarte-etxebizitzen sustapen publikoak.

d) Gauzatzeko epea: 2015ko abenduaren 31ra arte, Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik hara zenbatuta, betiere aldez aurretik kontratua formalizatuta.

e) Luzapena onartzea: bai.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: prezioa, 60 puntu.

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: Lan-plangintza: 40 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 169.192,38 euro, eta 35.530,40 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 204.722,78 euro. Gehienezko aleko prezioa: 16,82 euro/orduko + % 21eko BEZa; guztira, 20,35 euro/orduko.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

b) Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51; posta elektronikoa: trabajo-contratacion@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko azaroaren 17a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Eskatzen den sailkapena: M taldea, 2 azpitaldea, B kategoria.

Sailkapenik ez badago, Europar Batasuneko estatu kideetako enpresa ez espainiarrek, administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.1 puntuan ezarritakoaren arabera egingo dituzte egiaztapenak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko azaroaren 17a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2.– Helbidea: eskura aurkeztu beharko dira Enplegu eta Gizarte Politiketako Erregistroan (Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I, 1. solairua); edo, bestela, postaz bidali beharko dira, ezarritako epearen barruan. Postaz bidaliz gero, posta-bulegoan justifikatu egin beharko da bidalketa-eguna, eta eskaintza bidali izanaren berri eman beharko zaio kontratazio-organoari, posta elektroniko edo fax bidez, egun berean eta eskaintzak aurkezteko azken ordua baino lehen. Halaber, telefonoz komunikatu beharko da hori, 945 01 64 13 zenbakira deituta, komunikazioa ondo egin dela ziurtatzeko.

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen den egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Eguna: 2014ko azaroaren 21a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Eguna: 2014ko abenduaren 5a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Beharrezko bada, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea, edo deialdiari buruzko informazioa jasotzeko eta pleguak lortzeko web-ataria: www.euskadi.net/contratacion // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala