Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2014ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
4639

IRAGARKIA, Bizkaiko Lurralde Historikoak Arbitraje Batzordean izango duen ordezkaria izendatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiari buruzkoa.

Unai Rementeria Maizek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritza Saileko foru diputatu eta idazkariak,

HAUXE EGIAZTATZEN DU:

Bizkaiko Foru Aldundiak, bi mila eta hamalauko irailaren hogeita bederatzian egindako bileran, erabaki hau hartu zuela, besteak beste: Eguneko Aztergaien zerrendako 3. gaia:

«3.– Erabaki proposamena, zertarako eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren ordezkaria izendatzeko Arbitraje Batzordean.

Lehenengoa.– Andrés María Urrutia Badiola jauna, Euskaltzaindiko presidente, notario, eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide irakaslea, Bizkaiko Lurralde Historikoaren ordezkari izendatzea Arbitraje Batzordean.

Bigarrena.– Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».

Eta jasota gera dadin, honako ziurtagiri hau igorri dut,

Bilbao, 2014ko irailaren 30a.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritza Saileko foru diputatu eta idazkaria,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala