Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2014ko azaroaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4989

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 12koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena. Honen bidez jakinarazten da, 2014ko ekitaldian, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduan aurreikusi, eta geroztik 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez aldatu ziren diru-laguntzen onuradun izan direnen zerrenda; agindu horien bidez, Elkartzen Programa arautzen da, irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako laguntzen inguruan dena, kanpoko garapenerako ekintzak gauzatzeko. 2014ko deialdia Industriako sailburuaren 2014ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez egin da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak arautu eta geroztik 2012ko ekainaren 13ko Aginduak aldatu zituen irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako Elkartzen Programaren laguntzen inguruan behin diru-laguntza guztiak banaka jakinarazi ondoren, onuradunen zerrenda argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen honen bidez.

Diru-laguntza programa hori Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsarekin batera finantzatu denez Europako Erkidegoaren araudiak aurreikusten dituen informazio eta publizitatearen inguruko betekizunak kontuan izan behar ditu.

Hala, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitara ematen da 2014ko ekitaldiko onuradunen zerrenda, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak arautu eta geroztik 2012ko ekainaren 13ko Aginduak aldatu zituen Elkartzen Programa garatzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako laguntzen ingurukoa dena, kanpoko garapenerako ekintzak gauzatzeko, honekin batera doan eranskinean jasotzen denez.

Laguntza horiek gauzatzeko Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak parte hartu du % 50 emanez.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 12a.

Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala