Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2014ko azaroaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4990

AGINDUA, 2014ko urriaren 31koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez (EHAA, 83 zk., 2014ko maiatzaren 6koa), Euskadi literatura sariak arautu eta horretarako dei egiten da, zazpi modalitatetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

2014ko apirilaren 30eko Aginduaren 7.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da saritutako pertsonen eta lanen zerrenda.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2014ko Euskadi literatura sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:

– Euskarazko literatura: Jose Irazu Garmendia (Bernardo Atxaga) jauna, 2013an Pamiela argitaletxeak argitara emandako Nevadako egunak izeneko literatura lanagatik.

– Gaztelaniazko literatura: Idoia Estornes Zubizarreta andrea, 2013an Erein argitaletxeak argitara emandako Cómo pudo pasarnos esto izeneko literatura lanagatik.

– Euskarazko haur eta gazte literatura: Harkaitz Cano Jauregi jauna, 2013an Elkar argitaletxeak argitara emandako Orkestra lurtarra izeneko literatura lanagatik.

– Euskarazko literatura itzulpena: Iñigo Roque Egusquiza jauna, Antonio Lobo Antunesen Gauzen ordena naturala izeneko lanaren itzulpenagatik, 2013an Alberdania-Erein-Igela argitaletxeek argitaratuta.

– Literatura lanaren ilustrazioa: Maite Gurrutxaga Otamendi andrea, 2013an Txalaparta argitaletxeak argitara emandako Habiak izeneko lanaren ilustrazioengatik.

– Euskarazko saiakera: Joseba Gabilondo Alberdi jauna, 2013an Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak argitara emandako New York – Martutene. Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz izeneko lanagatik.

– Gaztelaniazko saiakera: Jon Juaristi Linacero jauna, 2013an Espasa argitaletxeak argitara emandako Espaciosa y triste. Ensayos sobre España izeneko lanagatik.

Sarituek, 2014ko apirilaren 30eko agindu beraren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro jasoko dituzte goian esandako aginduan xedatutakoak bete ostean (euskaratzeko modalitatean izan ezik).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 31.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala