Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2014ko azaroaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4996

IRAGARKIA, Honen bidez, Celulosas Hernani, SA enpresari (IFK: A-20544383) Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2014ko irailaren 1eko Ebazpena jakinarazten zaio. Ebazpen horren bidez, dirua itzultzeko IG-2011/001031 espedientea ebazten da.

Celulosas Hernani, SA enpresari (La Florida auzoa 156, 20120 Hernani, Gipuzkoa) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau ematen da argitara.

ESPEDIENTEAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Jasotako laguntza: Gaitek programakoa, produktu berriak garatzeko proiektuak egiten laguntzeko.

Laguntza emateko ebazpena: 2011ko abenduaren 5eko Ebazpena, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena.

Eskatutako itzulketa: 16.410,16 euro.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluko 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzeko orduan hauek adierazi behar dira: izena (Celulosas Hernani, SA), espediente-zenbakia (IG-2011/001031), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola; eta BBVAko (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria banketxea) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala