Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2014ko azaroaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5000

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2014ko irailaren 8an emandako Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, diziplina-espediente baten iraungidura adierazten da.

Ezinezkoa izan da Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari jakinaraztea idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena, 2014ko irailaren 8koa, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak; iragarki honen bidez, halaber, zitazioa egiten zaio Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari edo haren ordezkariari, agertu dadin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Andia kalea 13, Donostia), goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Jose Ramon Muñoa Anabitarte jaunari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 6a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala