Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2014ko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5001

EDIKTUA, 1282/2011 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1282/2011 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Mapfre Familiar Compañia de Seguros y Reaseguros, S.A.

Alderdi demandatua: Andres Cortes Amaya eta Fernando Cortes Borja.

Gaia: arrunta.

Judizio horretan Andres Cortes Amaya eta Fernando Cortes Borja alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedularen idazpuruak eta epaitzak honela diote:

133/2012 EPAIA

Epaia ematen duen magistratua: Maria Eugenia Viguri Arribas.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko uztailaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Mapfre Familiar Compañia de Seguros y Reaseguros, S.A.

Abokatua: Jesus Maria Iturrate Pastor.

Prokuradorea: Oscar Hernandez Casado.

Alderdi demandatua: Andres Cortes Amaya eta Fernando Cortes Borja.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Oscar Hernández Casado prokuradoreak Mapfre Familiar Compañía de Seguros y Reaseguros-en izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Fernando Cortes Borja eta Andrés Cortes Amaya kondenatzen ditut demandatzaileari ordaintzera hamar mila eta berrogeita hamabost euro eta hirurogeita sei zentimo (10.055,66), gehi demanda aurkeztu zenetiko legezko interesak, epai honen egunetik bi puntutan gehituak, eta eragindako kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274 (oharrak: 4748 0000 00 1282 11). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko azaroaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala