Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2014ko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5002

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 187/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 187/14 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Kine Bilbo, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Iñaki Gonzalez Mayor.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-07-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Iñaki González Mayor jaunaren aurka Kine Bilbo, S.L.k aurkeztutako demanda osorik baiesten dudanez gero, auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut demandatua: 784 euro, gehi legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik harakoak, eta prozedurako kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Iñaki Gonzalez Mayor demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala