Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2014ko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5005

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko trenbide metropolitarreko 3. lineako igogailuen obra eta mantentze lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Bilboko trenbide metropolitarreko 3. lineako igogailuen obra eta mantentze lanak.

c) Loterik: ez.

d) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2014ko uztailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 125. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lau milioi bederatziehun eta zortzi mila zortziehun eta hogeita bi euro eta laurogeita hemezortzi zentimo (4.908.822,98), BEZik gabe. Hornikuntza eta muntaketa lana, lau milioi zazpiehun eta hogeita zortzi mila hirurehun eta berrogeita hamasei euro eta hirurogeita hemezortzi zentimo (4.728.356,78), BEZik gabe. Mantentze lanak, ehun eta laurogei mila laurehun eta hirurogeita sei euro eta hogei zentimo (180.466,20), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko urriaren 29a.

b) Esleipenduna: Orona kooperatiba-sozietatea.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hiru milioi zortziehun eta berrogeita zazpi mila hirurehun eta hirurogeita hamasei euro eta hirurogeita hamar zentimo (3.847.376,70), BEZik gabe. Hornikuntza eta muntaketa lana, hiru milioi zazpiehun eta zortzi mila laurehun eta berrogeita hamabi euro eta hirurogeita hamar zentimo (3.708.452,70), BEZik gabe. Mantentze lanak, ehun eta hogeita hemezortzi mila bederatziehun eta hogeita lau (138.924) euro, BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hornikuntza eta muntaketa lana, hogeita bi (22) hilabete. mantentze lanak, hiru (3) urte.

6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko azaroaren 11.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala