Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2014ko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5007

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen Iragarkia, Lebarioko konplexuko komunikazio instalazioen obrari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Lebarioko konplexuko komunikazio instalazioen obra.

c) Loterik: ez.

d) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2014ko uztailaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 137. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hamaika mila zazpiehun eta laurogeita hemeretzi euro berrogeita hamahiru zentimorekin (131.799,53), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko azaroaren 4a.

b) Esleipenduna: Montajes Eléctricos San Ignacio, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita hamalau mila zazpiehun eta laurogeita hamar euro hirurogeita hamaika zentimorekin (94.790,71), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: lau (4) hilabete.

6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko azaroaren 11.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala