Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2014ko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5010

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Euskal Trenbide Sarearen esku dauden instalazioetan jendearentzako informazio-sistemak mantentzeko lanen lizitazioaren berri emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: jendearentzako informazio-sistemak mantentzeko lanak, Euskal Trenbide Sarearen esku dauden instalazioetan.

c) Burutzeko/entregatzeko tokia: Euskadi.

d) Burutzeko/entregatzeko epea: bi (2) urte.

e) Luzapenak: bai. Luzapen bat (1), hamabi (12) hilabetekoa; aurretik, bi aldeen arteko adostasuna behar da.

f) Loterik: bai. 1. lotea, jendearentzako informazio sistemen mantentze lanak (SIP); 2. lotea, bidaiariarentzako informazio sistemen mantentze lanak (RiPublic).

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (gehienez, 50 puntu), hobekuntza erantzuteko denboretan (balorazioa, 0 eta 10 puntu artean), hobekuntza lanei eta materialei buruzko berme epean (balorazioa, 0 eta 10 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa, 0 eta 26 puntu artean) eta ingurumen irizpideak (balorazioa, 0 eta 4 puntu artean). Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta bederatzi mila eta seiehun (109.600) euro, BEZik gabe. 1. lotea, hirurogeita bederatzi mila eta berrehun (69.200) euro, BEZik gabe. 2. lotea, berrogei mila eta laurehun (40.400) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: Pleguaren Karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Helbidea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko abenduaren 5a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informazioa eskuratzea: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1083/eu/v79aWar/comunJSP/v79aInicioBusqueda.do

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko abenduaren 11ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen den: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguan, karatulan eta preskripzio tekniko partikularren pleguan emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko azaroaren 13a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala