Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2014ko azaroaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5011

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETS-ko geltokietan eta bulegoetan, termoen, galdaren eta haien instalazioen mantentze lanei buruzko lizitazioari publizitatea emateko.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: termoen, galdaren eta haien instalazioen mantentze lanak, ETS-ko geltokietan eta bulegoetan.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskadin.

d) Burutzapen/entrega epea: lau (4) urte.

e) Luzapenak: bai. Bi (2) luzapenak, hamabi (12) hilabeteko bakoitza, bi aldeen aurretiazko adostasun bidez.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 40 puntu artean), eskulanaren eta irtetearen prezioen zerrendaren balorazioa (balorazioa 0 eta 10 puntu artean), hobekuntza erantzuteko denboretan (balorazioa 0 eta 10 puntu artean), hobekuntza datu-biltegiratzeari buruzko berme epean (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 24 puntu artean), eta ingurumen irizpideak (balorazioa 0 eta 6 puntu artean). Ikusi irizpide horien deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: laurogeita hamasei mila euro (96.000), BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko abenduaren 5a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1083/eu/v79aWar/comunJSP/v79aInicioBusqueda.do

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguko karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2014ko abenduaren 11ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko azaroaren 13a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala