Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2014ko azaroaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5016

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 14koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola 2014» sariko epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen duena.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak Euskal Autonomiari buruzko idazlanetarako «Jesús María Leizaola-2014» sarirako deia egin zuen 2014ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bidez (martxoaren 11ko EHAA, 48 zk.). Horrekin bat etorriz, eta epaimahaia bildu eta ebazpena eman ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Jesús María Leizaola-2014» sariaren epaimahaiak emandako ebazpenaren berri ematea. Honako hau da:

1.– «Jesús María Leizaola-2014» saria hutsik uztea.

2.– Ebazpen hori interesatuei jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 14a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala