Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2014ko azaroaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5022

AGINDUA, 2014ko azaroaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2014ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinarazten duena.

2014ko apirilaren 9an argitaratu zen EHAAn 2014ko martxoaren 7ko Agindua, Hizkuntza, Politika Linguistika eta Kulturako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.

Aipatu martxoaren 7ko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Horiek horrela

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2014ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:

– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Juan Luis Moraza Perez.

– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Inazio Escudero Bizcarguenaga.

– Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Basauriko Kultur Etxea «Beca Juan y Pablo de Otaola» proiektuagatik.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 17a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala