Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2014ko azaroaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5026

IRAGARKIA, «A-8an eta sarbideetan garabiak erabilgarri izateko eta ibilgailuak urgentziaz kentzeko zerbitzua» xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: T-015/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-015/15.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Burutzapen-tokia: eskuarki, leku hauek izango dira jardun-guneak: A-8 autobidearen Bizkaiko zatian, 11 KP-tik (Basauri) 139 KP-ra (Kantabriarekin muga), San Mamesetik Bilborako sarbide berrien eragin-guneak, 118 KP inguruan (Olabega eta Kastrexana ingurua), eta A-8rako sarbideak Bilboko metropolialdean (BI-637 Avanzada; BI-631 Aireporturako lotunea, N-637 Errontegi eta Txorierri; N-644 Santurtzirako lotunea). Aurreikusten da 130 KP (Ugaldebieta, Bizkaia) eta 153 KP (Liendo, Kantabria) artean jardutea noizbehinka, hain zuzen, karril gehigarri bat seinalatzeko operazioen bidez trafikoa kudeatu behar denetan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

– Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu.

– Memoria teknikoa: 15 puntu.

– Hobekuntza gehigarriak: 15 puntu. Trafiko Zuzendaritzarentzat interesgarri diren bestelako hobekuntzak, hiru gehienez (5 puntu hobekuntzako, 15 puntu gehienez). Alderdi hauen garapen zehatza baloratuko da, hain zuzen:

Garabi-zerbitzurako ezarritako geldialdi-ordutegiak zabaltzea, kostu gehigarririk gabe.

Berehala erabilgarri izatea 3.500 kg baino gehiago eramateko gai diren garabiak, kostu gehigarririk gabe.

Garabi-zerbitzuaren ohiko ordutegitik kanpo egingo liratekeen erreskateen ondoriozko kudeaketen azalpena, kostu gehigarririk gabe.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 299.700 euro (247.686 euro gehi 52.014 euro, BEZarenak), bi urtealditan banatuta.

– 2015. urtea: 131.700 euro (108.842,98 euro, gehi 22.857,02 euro BEZari dagozkionak).

– 2016. urtea: 168.000 euro (138.842,98 euro, gehi 29.157,02 euro BEZari dagozkionak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: Lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko abenduaren 10a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Sailkapena: ez.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko moduak:

Finantza-erakunde baten txostena.

Azken hiru ekitaldiei dagokien negozio-bolumenari buruzko adierazpena (2013, 2012, 2011).

– Betekizunak:

Kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adierazi kontratuaren aurrekontuaren adinako (299.700 euro) kaudimena baduela.

100.000 euroko edo gehiagoko negozio-bolumena egiaztatu behar da.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Egiaztatzeko moduak:

Kontratua gauzatzeko eskura zein makinaria eta ekipo tekniko dituen zehazten duen adierazpena.

Kontratua gauzatuko duten garabien zirkulazioko baimena.

– Betekizunak:

3.500 kg arte eramateko gai diren 3 garabi izatea, gutxienez.

Garabi guztien zirkulazioko baimenean, ohar hau jaso beharko da 5. epigrafean: errepidean laguntzeko zerbitzuak.

Kaudimen teknikoko bi eskakizunak betetzen ez dituzten enpresak ez dira onartuko.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko abenduaren 10a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2014ko abenduaren 17a; eta «B» gutun-azala, 2015eko urtarrilaren 15a.

e) Ordua: 12:00ak, bi egunetan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 10a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala