Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2014ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5032

23/2014 DEKRETUA, azaroaren 18koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urtekoa da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.

Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatu erakunde eta konfederazioei eta enpresa konfederazioei aukera ematen die izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.

Legezko ahalmen horren indarrez, Confebask – Euskal Enpresarien Konfederakuntzak lehendakariaren uztailaren 31ko 19/2014 Dekretuari jarraikiz izendatutako kide titular bat du eta beste kide bat izendatzea erabaki du, bere izenean kontseiluan aritzeko.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Eduardo Aréchaga Cilleruelo jauna Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Confebask – Euskal Enpresarien Konfederakuntzak aukeratu baitu, Nuria Lopez de Guereñu Ansola andrearen ordez aritzeko.

Bigarren artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko azaroaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala